Elkarrizketa osoa eta bideoak esteka honetan: Mikel Arana "Zuzeu" albistarian
Eusko Legebiltzarrean etengabe izan da presente 1994 urtetik ezkerreko
alderdi ez-abertzalea; Izquierda Unida hasieran eta, geroago, izena
aldatuz, Ezker Batua. Urriaren 21ean, ordea, kolokan egongo da Mikel Aranak
(Ordizia, 1973) gordetzen duen eserlekua. Barne zatiketek astinduta
(Alternatiba eta EB-Berdeak) eta ezkerreko fronte abertzalearen
itzalean, Ezker Anitzak kale edo bale egingo du. Eserleku gabe gera
daiteke, baina baita hiru ordezkarirekin ere. Eskukada boto gutxiren
artean erabakiko da alderdiaren ordezkaritza, eta, batez ere,
erreferente ezkertiar errepublikazalearen existentzia
bera. Ezkerreko hautesleen abstentziorako joera eta boto dispertsioa
(Equo edo Ezker Batua) galarazi beharko du Arana koordinatzaile orokor
duen alderdiak. Bestalde, estatu mailako bipartidismoaren krisiak
Izquierda Unidari egin dio mesede: Gaspar Llamazares diputatua
bakardadetik zazpi lagun izatera pasa zen 2011ko azaroan. Igoera
horretan dute itxaropena Ezker Anitzak eta Mikel Aranak. Herritarren
konfidantza eskuratzeko hauteskunde kanpainan ideiak garbi azaltzea
jarri dute helburu: “krisia kudeatu ordez, krisia gainditzea”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario